Prestakuntza

Gure inguruko ingurumen-kalitatearen hobekuntzan parte hartzeko helburua eta borondatea duenez, elireconek bere bezero, erakunde publiko eta pribatuei, bere ezagutzak eta esperientzia eskaintzen die zentro ekoizleen barnean hondakin sanitarioak gestionatzerakoan.

Elireconek diseinatutako auditoria sistemak soluzioak ematen ditu ingurumen-gestiorako sistemak ezartzeko, jasangarritasunarekin zerikusia dutenak eta ingurumena oinarri hartuta.

Gure zerbitzua honetan datza:

  • Ingurumen-heziketarako eta komunikaziorako jarduerak
  • Hondakin sanitarioen gestioan ingurumen-praktika egokiei buruzko etengabeko prestakuntza
  • Auditorien zerbitzuak eta ekoizpenaren eta banantzearen kontrola
  • Prestakuntza eta komunikazio arloa

formacion

Prestakuntza zerbitzuak: Ingurumen alorrean prestakuntzako ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatu eta ematea, bereziki ingurumen-heziketari buruzkoak, ospitaleetan gestio aurreratuko sistemak ezartzea.

"Pertsonei informazioa eta ezagutzak helarazteko lan egiten dugu, bai ospitale mailan eta bai maila pertsonalean"

Elireconek prestakuntza eskaintzen du bai ospitaleetan bertan eta bai bere instalazio propioetan.

Elireconek prestakuntzarako gela bat dauka azkeneko aurrerakuntza teknologikoekin eta prestakuntza saio dinamiko eta eguneratuak ematea ahalbidetzen digu. 

Ingurumen-aholkularitzako zerbitzuak: Gure esperientziak erakusten digu ingurumenarekin kontu handiagoa edukitzeak eta indarrean dagoen legeria errespetatzeak lagun dezakeela ingurumeneko kostuak murrizten. Ospitaleetan gestio aurreratuko sistemak behar bezala ezarrita balio erantsi bat ematen die ospitaleei, baliabideak aurrezten dira eta irudi ona ematen du, gestionatu beharreko hondakin sanitarioak minimizatuz.

Zentro barnean gestio-plan egoki bat definitu eta ezartzea, eguneroko praktikak hobetzea eta jarduera-dinamiken analisia: Hauek dira erremintetako batzuk ingurumenarekiko errespetua eta hondakin sanitarioen gestio arduratsua lotzeko aurrezki eta bilakaera jasangarriarekin.